Vicente Ameztoyren ‘Etxe-Ondotik’

Juan G. Andrés (@foteropanico)

Julio Medem zuzendariaren Vacas filma ikustean izan nuen Vicente Ameztoy (1946-2001) artistaren lanaren berri estreinakoz. Gogoan izango dituzue hantxe agertzen ziren segalaria eta aizkolaria: hark egin zituen, lastoz eta adarrez. Txundituta geratu nintzen ikustean… Filmeko aitonak margotzen zituen koadroak ere oso deigarriak egin zitzaizkidan. Geroago jakin dut ez zuela Ameztoyk berak pintatu, ekoizleekin arazoak izan zituelako, baina bere eragina nabaria baino nabariagoa da.


Hogei urte baino gehiago pasatu dira baina Ameztoyren mundua liluragarria egiten zait oraindik ere. Erraz ezagutzen dira bere margoak, oso estilo definitua dute bere lanek, baina ikuslearen harridura eragiten jarraitzen dute: Arcimboldo eta Magritteren ukitu surrealista horrek ez du indarrik galdu, ezta hain ondo erabiltzen zituen umorea eta satira ere. Ez da ohikoa bere obrak ikusgai egotea, antza denez gehienak partikularren esku daudelako. Horregatik da pozgarria Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak Etxe-Ondotik erakusketa ireki izana. Bisita egiteak benetan merezi du. Informazioa gaurko albiste honetan irakur dezakezue. Argazkiok atzoko prentsaurrekoan eginak dira.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


Warning: fsockopen(): unable to connect to www.sweetcaptcha.com:80 (Connection timed out) in /homepages/0/d445924062/htdocs/app445924076/wp-content/plugins/sweetcaptcha-revolutionary-free-captcha-service/library/sweetcaptcha.php on line 81